Josu Txapartegi Txapasen dozena bat abesti baino gehiago biltzen dituen disko-liburu ilustratua da hauxe
Arantxa Urbe Irazustak idatzitakoa da ipuina eta Irrimarrak ilustratutakoa. «Olatuek botila ekarri dute Txapasentzat itsasoaren beste aldetik… Zer ote du barruan? Jantzi sudur gorria eta zatoz gurekin Txapasen kaxa magikoak gordetzen dituen sekretuak ezagutzera…»